Bloga Guztira: 69
  2017koMartxoak 9

Convent Gardeneko landaketa

Ostatuko patioan landaketa egin eta ornamentazio-landareak ipini genituen

Ezagutzen al duzu Donostiako Convent Garden ostatua? Garai batean komentua orain ostatu, Donostiako erdigunean dago kokatua. Arburu Lorezaintzak bertan dagoen patio ederrean lan egiteko aukera izan zuen, landaketa egin eta ornamentazio-landareak ipini genituen. Ia abitua jarri eta konbentuan denboraldi bat geratzeko gogoa sartu zitzaigun!

Hautatu genituen landareen artean, hauexek zeuden: Eleagnus Ebbingei edo Oliba basatia, Phyllostachys Nigra edo Banbu beltza, Traschelospermun Jasminoides edo Jasmin txinatarra eta Lonicera Periclymenum, Basoetako Atxaparra gisa ezagutua.

Horietatik lehena, Eleagnusa, hosto obalatua eta berdea duen zuhaixka da, olibaren tonuaren antzekoa. Aukera paregabea edozein lorategian mugaldea sortzeko! Bestalde, zurtoin beltzeko banbua hautatu genuen, bereziki dotorea, zurtoina eta hosto berdearen arteko kontrastea dela eta.

Azkenik, igokari bi. Batetik, Jasmin txinatarra, usain gozoko lore zuriduna. Bestetik, Basoetako Atxaparra, lore argitsu eta horiduna, globo-itxurako fruitu gorriak dituena. Azken honek ere usain gozoduna.

Convent Garden ostatuko patio nagusia leku magnetikoa da, eta gustora aritu ginen bertan lanean. Hurbildu eta ostatuak dituen txokoak ezagutzera animatzen zaitugu, ez zara damutuko!



Bilatzailea

Etiketak
Bilatu

Artxibategia

2018
2017

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago