Bloga Guztira: 69
  2017koMartxoak 2

Erabateko aldaketa

Abandonaturik zagoen baratzea hartu eta espazio aprobetxagarri bihurtu

Lan honek garrantzia berezia du guretzat, Arburu Lorezaintza sortu genuenean egindako lehenetariko lana izan baitzen. Lana Donostiako auzo batean egin genuen, Errondon, eta bai prozesua bai emaitza oso atsegingarri egin zitzaigun. Ilusioz eta energia positiboz beterik ekin genion proiektuari, lan taldea ardatz harturik, eta hori guztia emaitzan islatzen dela uste dugu.

Web orriko 'lanak' atalean irakur daitekeen bezala, abandonaturik zagoen baratzea hartu eta espazio aprobetxagarri bihurtu genuen. Sasiz garbitu eta lurra zein espazioa egokitu eta gero, lekuari forma ematen hasi ginen. Horretarako, gereziondo egurrez eginiko oholtza eta tiraderak eta apaingarri begetalak hautatu genituen. Bestalde, burnizko pergola sortu genuen fruta-arbolentzat eta baita elkartzeko gune bat ere. Sareta ere gehitu genion bertan dauden masustondoentzat, gereziondoa fondoko txorkoarentzat eta XXL tamainako bustinezko loreontzia Errododendroarentzat.

Azkenik, lorategia itxi eta pinu egurrez eginiko atexka jarri genuen, neurrira egindako oholekin. Et voilà!



Bilatzailea

Etiketak
Bilatu

Artxibategia

2018
2017

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago