Bloga # Landare igokaria Guztira: 2
  2017koEkainak 1

Aldapan gora, pausorik pauso

Aldapa nabarmenek badute irtenbide ekonomikoa, erraza eta estetikoa

Gure ofizio honetan, oso ohikoa da erabilpenik gabeko lorategiak ikustea. Zentzua dute gune berdeak diren heinean, baina badaude oztopo diren aldapa nabarmenak edo gaindiezinak dituztenak.

Kasu horietan, Arburu Lorezaintzan koherentea iruditzen zaigun erabakia proposatzen dugu, diziplina honen hastapenetan asmatutako irtenbidea: landare tapizanteak, igokariak eta herrestariak jartzea. Landare horiek hilik dauden lorategiak edo sarbide deserosoak dituztenak, mantentze-lan handikoak eta lorezainarentzat arriskutsuak direnak, gune dotore eta berezi batean bihurtuko dituzte. Besteak beste, inperfekzioak estaltzeko ezin hobea den mantu begetalagatik. Gasturik gabekoa gainera.

Zure lorategi partikular edo komunitarioari begira, irtenbide ekonomikoa, erraza eta estetikoa proposatzen dizugu. Aldapa nabarmenek badute irtenbiderik. Bideo honetan ikus dezakezu azaldutakoa.



Bilatzailea

Etiketak
Bilatu

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago