Bloga # Tantaz tantako ureztatzea Guztira: 3
  2017koAzaroak 23

Tantaz tantako ureztatzea, loreontziak & diseinua

Landaketa, Donostiako auzo bateko barruko patioan

Xarmarik gabeko barruko patio ilun bat topatu genuen han. Lanari ekin behar genion lekuari merezitako probetxua atera ahal izateko; tamaina txikiko espazioa zen eta argi naturalak zeharka joatzen zuen. Erronka mahai gainean zegoen, ez genuen aukera alferrik galtzeko asmorik. Beraz, energiaz josita atera ginen plazara, azken dantzaldia dantzatzeko prest. Grabazioan ikus dezakezuen bezala, gaua iritsi zitzaigun eta festak jarraitu egin zuen. Non stop.

Landareei dagokienez, itzala nahiago zuten ale multzo bat bildu genuen: Acer Palmatum Atropurpureum, Hydrangea Macrophylla Ayesha, Azalea Japoniarra 'Gumpo White', Euonymus fortunei 'Emerald Gaiety', Hosta 'Halcyon', Hosta 'Fortunei Albopicta', Anemone Japoniarra 'Honorine Jobert', Polystichum Setiferum 'Plumosum Densum' eta Skimmia Japoniarra Rubella.

Musika pieza bakoitza dantzatu genuen haiekin eta, azkenean, han utzi behar izan genituen arren, gure estilo berezia eta askea gustatu zitzaielakoan gaude. Aupa arburutarrok, beste bat arte!



Bilatzailea

Etiketak
Bilatu

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago