Bloga # Zohia Guztira: 3
  2017koApirilak 20

Minimalist garden

Lorategi minimalista honetan, ureztatze-automatikoa, zohi-naturala eta lorategia inguratzen duen Corten altzairuzko tiradera jarri genituen

Lorategia erabat suntsituta zegoen iritsi ginenean, lorategia baino hondakinak botatzeko lekua zirudien. Obran ibilitako langileek baztertutakoa bertan utzi zutelakoan geunden. Arazo nagusia, ordea, lur gutxiegi eta gehiegizko hezetasuna zegoela zen. Horrek guztiak buruhauste dezente ekarri zigun.

Arduraduna agertu zenean, elkarri begiratu eta, ohiko agurren ostean, argi esan genion uste genuena: "Kasu hauetan onena lorategia ondo aztertzea da". Beraz, gure pala eta aitzurra eraman genituen. Sekulako ustekabea hartu genuen! Ez genuen lorategia inguratu behar zuen hesia landatzeko lekurik, hormigoizko hormaren alboan jarri behar genuen, baina bertan hormigoizko zapata handi batekin egin genuen topo, ezinezkoa zen horren inguruan ezer landatzea.

Zer egin jakin gabe, irtenbideren bat topatu behar genion arazoari. Orduan otu zitzaigun Corten altzairuzko tiradera altu bat sortzea hesia landatu ahal izateko, lur faltaren eragozpenari aurre eginez. Gero, lursailean harea bota genuen, porositatea areagotuz, eta horrek aukera eman zigun zelai berde, saneatu eta itxi batean pentsatzen hasteko. Horretarako, zohia ezartzea proposatu genuen, ohiko ereintzaren ordez.

Bezeroak ere argi zuen hasieratik lorategian zelai itxi eta berde bat luzitu nahi zuela, ez zuen ereintzatik sortutako belarrik nahi zohia baizik. Horretaz gain, ureztatze automatikoa oinarrizkoa zen emaitza ona lortzeko, eta hala esan zigun: "ureztatze automatiko on bata ezarri beharko duzue hemen hau guztia mantentzeko".

Orduantxe, bezero eta hornitzaile, eskua eman eta 'Minimalist garden'-a sortzeari ekin genion, lanaren prozesua bideo honetan duzue ikusgai.



Bilatzailea

Etiketak
Bilatu

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago