Bloga Guztira: 69
  2017koMartxoak 23

Garai okerretan eskalinata bat onena

Eskailera sortzeko soka, haritzaren egurra, uharria eta, nola ez, umore ona

Frantzia, Capbreton. Arburutarrak Josee herrira joan ginenean urria zen, udazkenaren atarian ginen eta egunak itxura ederra zuen. Barbara eta Josemari goizean goiz etxean ez zirela egongo esan ziguten, baina ateak parez pare irekita utzi zizkiguten egin beharrekoak egiteko. Haiek beranduago etorriko ziren, hura gure unea zen.

Berehala hasi ginen lanean. Aurretik ezaguna genuen lorategiko atzeko partera joan eta egun hartakoari ekin genion, eskalinata bat sortzeari. Helburua lortzeko genituen soka, haritzaren egurra, uharria eta, nola ez, umore ona. Eskailerak forma hartu ahala eta guk energia xahutu bitartean, momentu onena iritsi zitzaigun: bazkaltzeko garaia.

Barbarak labean zaporez beteriko oilaskoa saltsan prestatuko zigula agindu zigun eta hala izan zen. Elkarri begiratu genion…sukaldeko usaina lorategi ondoko terrazaraino iristen baitzen.

Emaitza ezin hobea! Errezeta bikoitzak eragina izan zuen, noski. Bapo-bapo bazkaldu genuen eta eskalinata egunean bertan amaitu genuen. Bikain!



Bilatzailea

Etiketak
Bilatu

Artxibategia

2018
2017

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago