Bloga Guztira: 69
  2017koApirilak 6

Gaztelu txuria, gurean esker ona irabazteko jauzia

Lana ikaragarria izan zen, landare erakustaldiaz gain, lorategia zerotik sortu genuelako

Lugaritzeko auzoan izan zen Arburu Lorezaintzak eginiko bere lehen garrantzi handiko proiektua: Gaztelu Txuria. Han gure etorkizuna lantzen hasi ginen, etxekoen artean, Donostian. Lehen aldia da, gainera, lan hauek Gopro formatuan erakusten ditugula eta haiei buruzko testu argia eta deitailez josia sortzen dugula. Ea gustuko duzuen!

Lana ikaragarria izan zen, landare erakustaldiaz gain, lorategia zerotik sortu genuelako. Hau da, sorkuntza eta eraikitze berriko lorategia izan zen. Nahi adina baliabide eta xehetasun izan genuen kontuan; hasteko, kalitatezko substratua eta harea lortu genituen lurraren oinarrirako eta banbua, aranondoak eta Leylandiak baliatuz hesi bana sortu genuen, oparoa eta itxia, zelai bikaina zela tartean!

Bestalde, hiru guneen diseinua egin genuen: ilargierdia, hirukia eta laukizuzena. Guztiak Corten altzairuz inguratuak eta errekarriz estaliak, lorategien txokoen ornamentu eta xarma nagusiak dira, landareekin batera: itxura handiko Kamelia japoniarra, Errododendroa, Ezpela, Izpiliku fina, Loropetalum chinensea, Euonymus pulchellusa, Eleagnus maculata, Abelia kaleidoescopea, Chamaecyparis pisiferaa, Magnolia kobusa eta Picea glauca.

Ureztatze automatikoa ezinbesteko zerbait zen bezeroarentzat eta gu erabat ados ginen berarekin. Azken errematea artisau-itxidura izan zen, banbuz eta goudaz sortua, bezeroak gogoratuko duen arburutarren ezaugarri berezia.

Arburu Lorezaintzak ez du bere jatorria ahaztuko! Gaztelu Txuriko lagunek badakite eta, horregatik, zaindu genituen hainbeste han egindako diseinu lanak: frantziarrak edota japoniarrak, minimalistak eta denak 'basqueland' ukituarekin, gure klima ipartarrari, hezeari eta ez oso eguzitsuari dagokiona.



Bilatzailea

Etiketak
Bilatu

Artxibategia

2018
2017

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago