Bloga Guztira: 69
  2017koOtsailak 24

Ongi etorri Lorezainaren Bitakorara!

Blogean, gure lanen nondik norakoak, aholku praktikoak edota nobedadeak aurkituko dituzu

Abian da gure bloga! Gaurtik aurrera, astero, Arburu Lorezaintzan egindako lanen nondik norakoak, lorezaintzari buruzko aholku praktikoak edota etorkizunean biziko ditugun nobedadeak zurekin partekatu nahi ditugu. Era arinean, sentziloan eta ikusgarrian egingo dugu, irakurterraza izan dadin!

Gure ibilbidea ezagutzen ez baduzu, jakin Arburu enpresan lorezaintzarekin lotura duen alor oro lantzen dugula, Gipuzkoan, Iparraldean eta Nafarroan batik bat. Gure eskaintza zabala da eta lorezaintzan arlo ezberdinak lantzen ditugu, esate baterako: proiektuen diseinuak eta aholkularitza lanak, ureztatze automatikoen instalazioak, inausketak, landaketak, ereiteak, gune berdeen egokitzapenak, mantentze-lanak...
Bota begiratua gure web orriari eta ezagu gaitzazu!

Hauxe da blogaren aurkezpen artikulua, hemendik aurrerako berriak ere gustoko izatea espero dugu!



Bilatzailea

Etiketak
Bilatu

Artxibategia

2018
2017

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago