Bloga Guztira: 95
  2019koIrailak 5

Puntu-puntuan ereiteko

Honantxe udara hasieran Hendaian eginiko ereintza lanetako bat bideo labur eta dibertigarri batean.

Egun hartan Arburu Lorezaintza Hendaian zegoen, Iruneko mugatik gertu dagoen herrialdean. Lanean hasi aurretik, hondartzan bainutxo bat hartzea erabaki genuen eta bilerara fresko puntu batekin iritsi.

Berehala egokitu ginen lekura; bero itzela egiten zuen eta, hasi eta gutxira, kamisetak erantzita segi behar izan genuen lanean. A ze beroaldia! Arrastelua urtzekotan zegoela uste izan genuen une batez. Lurra bereizi eta harea zabaldu genuen, nahasketa bere punttuan, beraz, ereintzarako. Hazia barreiatu eta et voilà! mantu berdea prest udaraz gozatzeko.

Camarero! Margarita pare bat, mesedez!



Bilatzailea

Etiketak
Bilatu

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago