Detaileak, lorategi original baten funtsa

Aurretik
Ondoren

Orientazioa aintzat hartzea ezinbestekoa da lorategi bat diseinatzen hasteko, baina, ez da nahikoa inspirazio-iturri zerbait berria eta originala sortzeko. Arburu Lorezaintzan argi daukagu xehetasunak direla lorategi bat berezi egiten dutena eta, kasu honetan, horretan oinarrituz ekin genion lanari.

Pergola zahar batek eman zigun lehen pista, alboan gaizki kokatutako Rhododendron bakarti bat zeukan bizirauteko lehian, eguzkia bete-betean ematen baitzion. Erreferentzia horri esker, erabaki genuen eguzkitsua zena itzaleko egitea. Pergolaz gain, olana bat ipini genuen itzaleko landareak kultibatu ahal izateko, besteak beste: Rhododendrona, azalea, kamelia, etab.



Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago