Gramineaz sorturiko jardin japoniarra

Aurretik
Ondoren

Kasu honetan, bezeroak lorategi ikusgarria nahi zuela nabarmendu zuen, baina minimalista eta sinpletasunez egina. Beraz, hainbat gramineo motaz eta hesiz osaturiko lorategia egin genuen; hesiak alde bietan eta aurreko partean jartzea erabaki genuen. Eskubiko aldean Photiniaz sorturiko hesia jarri genuen, era oso naturalean hazten den zuhaixka-formako landarea. Ezkerreko aldean, hesi baxuago bat ipini genuen. Aurreko aldean, berriz, Prunus Laurocerasus-a, edo gerezi-erramua, landatu genuen. Hau klasikoagoa da eta aurrekoak baino itxura zehatzagoa dauka.

Lorategian ere beste hainbat elementu topa daitezke: lora arrosazko Lagerstroemia, zen harri txikia edo monolitoa apaingarri gisa eta lore zurizko laranjondo mexikarrak. Amaitzeko aipatu lorategi hau sorkuntza berrikoa dela eta, denbora igaro ahala, itxura zehatzagoa eta helduagoa izango duela.



Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago