Lorategi-diseinua eguzki eta itzaleko landareekin

Aurretik
Ondoren

Hostotza trinko eta gorrixkadun Prunus pisardi aparta baten azpian, udaran eguzkitik babestu ahal izateko leku bat sortu genuen. Lorategiari forma eta zuhaitzari protagonismoa ematea zen asmoa.

Corten altzairua erabili genuen zintarri gisa, azal belarkara, errekarria eta egur azal tindatua banatzeko.

Diseinu honek eguzkitik itzalerako bidaia egitea du xede. Aipatutako zuhaizpean, eguzkira trantsizioa egiten laguntzen duten azaleak, marmaratilak edota ‘Annabelle’ hortentsiak bezalako barietateak topatuko ditugu. Eguzkipeko ataria zeharkatu eta Crocosmia, Pittosporuma, jasmina edota gerezi-erramua ikusiko ditugu.

Hori guztia ureztatze sistema automatiko baten laguntzaz: bai tanta-erortzea bai aspertsioa. Azkenik, lursailean ipini genuen belar naturalez egindako zohia dugu.



Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago