Lorategi Japoniarra

Aurretik
Ondoren

Lehen erabilezina eta itzaltsua zen lorategi honen txokoan, Acer Palmatum eta Pittosporum Tenuifolium landareak ditugu. Pittosporum-a lekuz aldatu genuen toki gehiago izateko eta lorategi japoniarra sortu ahal izateko. Tamaina handiko edo erdiko aleen birlandaketa ez da lan erraza, baina landarea ateratzeko sustrai-lur handia zizelkatu genuen eta sare metaliko batean bildu genuen lekuz aldatzeko. Azkenean, txinpartak atera eta nahi genuen emaitza lortu genuen. Irudietan ikus dezakezue Donostiako Mirakontxan sortutako lorategi japoniarraren diseinu amaitua.

  • PittosporumTenuifolium-a birlandatzen


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago