Bikote paregabea

Arburu Lorezaintza S.L. eskarmentu handiko langileak osatzen dugu, enpresa hiru belaunaldiz lorezaintzan aritu den familia baten ondorio da.

Gure lana maite dugu, gure ogibideaz gain zaletasuna ere bada. Arburuko kideok lorategia leku aparta eta berezia dela uste dugu, pertsonoi onuragarria zaigun espazio bat. Maiz sentitzen dugu lorezaintza gutxietsi egiten dela eta merezi duen lekua eta izena eman nahi diogu. Horretarako, balio hauek zabaltzeko, sare sozialak eta bloga erabili ohi ditugu.

Beñat eta Pablo

Arburu Lorezaintza S.L. Donostialdean dago kokatua, baina Gipuzkoan, Nafarroan, Bizkaian eta baita Ipar Euskal Herrian ere lan egiten dugu. Gure eskaintza zabala da eta lorezaintzan alor ezberdinak lantzen ditugu.

  • Proiektuen diseinuak eta aholkularitza lanak.
  • Ureztatze automatikoak ezartzen espezialistak.
  • Mantentze-lanak:
      Inausketak, Landaketak, Ereiteak, Fumigazioak, etab.
Pablo y Beñat

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago