Inausketa eta mozketa

Inausketa txikiak
Zuhaixka-formako landareek inausketa arinak behar dituzte, esperientziak eta denborak ematen ditu lan hori behar bezala egiteko ezagutza eta trebetasuna. Inausketaren helburua landareari forma ematea, hostoen kolorea biziagotzea eta landarearen hazkuntza eta tamaina kontrolatzea dira.

Inausketa handiak
Espeziearen arabera inausketa ezberdina izango da. Helburua, apaintzeko diren espeziei forma ematea, lore eta fruitu ekoizpena areagotzea, hazkuntza estimulatzea eta alea hostotsua izatea dira.

Makineriaren bidez eta teknika tradizionalen bidez lan egiten dugu. Landare baten osasuna eta hazkuntza egokiak izan daitezen inausketa ondo egin behar da. Gure kasuan, 20 urte baino gehiagoko eskarmentua dugu arlo honetan.

Mozketa
Arazoak sor ditzaketen zuhaizti handien edo ertainen mozketak egiten ditugu. Arburu Lorezaintzan kasu bakoitzerako irtenbide onena topatzen dugu.

  • Inausketa eta mozketa
  • Inausketa eta mozketa
  • Inausketa eta mozketa
  • Inausketa eta mozketa
  • Inausketa eta mozketa
  • Inausketa eta mozketa

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago