Paisajismoa eta lorategien diseinua

Arburu Lorezaintzan espazio berriak, lorategiak edota zona berdeak sortzea gustuko dugu. Zaharkitua geratzen diren espazioei diseinu berria egin diezaiekegu bai zerotik hasita, bai berregituraketa eginez. Beti bezeroaren beharretara egokitzen gara eta egin nahi dituen aldaketak eta lortu nahi duen helburua gure egiten saiatzen gara.

Denbora une batez geldi daitekeen espazioak sortzea maite dugu, lau urtaroak eta haien dinamismoa islatzen duen lekua. Inguruko parajea besarkatzen duen gunea.

Gure lehentasunen artean dago emaitzan asmatzea eta ondoen egitea; horregatik, bezeroa eta gure arteko komunikazioa oinarrizkoa ikusten dugu. Era berean, gure ezagutza bezeroari eskainiko diogu, aholkularitza lan hauek helburuak lortzera bideratuko du. Arburu, gainera, beste gremio batzuekin ere lan egiten du, emaitza ahalik eta onena izan dadin.

Azkenik, nabarmendu apaintzeko soilik diren lorategiak edota erabilgarriak sor ditzakegula; hau da, ornamentazio gisa baliagarri den lorategi ederra edota lorategi erabilgarri eta funtzionala egiteko aukera eskaintzen dugu.

Adibidez Lorategi Japoniarra

  • Lorezaintza eta paisajismoa
  • Lorezaintza eta paisajismoa
  • Lorezaintza eta paisajismoa
  • Lorezaintza eta paisajismoa
  • Lorezaintza eta paisajismoa
  • Lorezaintza eta paisajismoa

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago